Denda, taberna eta kalean oso erabilgarria den esaldiarekin hasi naiz gaur. "BARKATU, BAINA EZ DUT ULERTZEN", polakoz esanda: "seprasan, ñe rosumien". Egia esan, neure amari mundu guztia hurbiltzen zaio ordua galdetzera edota hitzegitera, batez ere jende zaharra. Barregarria da amak ipintzen duen aurpegia.
Astelehenean hasi nituen Polakoko klaseak. Hiru taldetan banatu gaituzte, ta klase bakoitzean hamar bat gaude. Egunero hiru ordu terdiko klaseak ditugu, irakaslea oso ona da ta "kaña" sartzen digu!!! Gaur adibidez, lau orduko klasea eman du!!! Hasi hasieratik irakaslea polakoz aritu zen, gramatika erakutsi behar badigu ingeleraz egiten du, bestela dena polakoz.
Hiru egunetan gauza asko ikasi ditut: zenbakiak, nire burua aurkeztea (izena, nongoa naizen, ikasketak...), oinarrizko esaldiak kalean erabiltzeko, oinarrizko hitzak... Ah!! eta ALFABETOA: letra arruntak aparte, palito bat duten letrak daude, azentoa dutenak...
Adibidez, 3 "Z" ezberdin daude: normala, puntito batekin eta azento batekin, gainera "Z" letra idazterakoan ez zaio erdiko marra horizontala jarri behar.
Bestalde, kontsonante parejak ere soinu bat osatzen dute, ta ikasi behar!!! Egia esan, dibertigarriak dira klaseak!!!
Erasmus jendea ere ezagutu dut, Frantziarrak, Portugesak, Filandiarrak, Espainiarrak... Frantziarrak dira arazo gehien dutenak ahoskatzerakoan, batez ere "ge" soinuan, eztakite egiten!!! Denak batera ibiltzen gara, beraz, Ingelera ere praktikatzen dut. Oraindik erasmuseko jende asko falta da, gehienak datorren astean etorriko dira.
Gurasoak ondo daude, gehienetan erresidentzian bazkaltzen dugu ta bazkaldu ondoren irtetzen gara, goiz irten behar gara zerbait ikusteko, 18:00tarako gaba da eta. Asteartean, musika klasikoko kontzertu batera joan ginen, 2 ordutako kontzertua izan zen, oso polita izan zen. Lodz-en aukera asko daude musika klasikoko kontzertuak, ballet-a, antzerkiak... merke ikusteko.
Lodz-en gauza nahiko daude ikusteko, hiri handia da eta bere kaleetatik galtzea onena da hiria hobeto ezagutzeko. Parke asko daude, nire erresidentzia ondoan parke handia dago, urtxintxaz josita eta ahatetxoak dauden laku batekin. Aproposa da korrika egiteko, baia "ea nor ipinten dan praka laburretan hemen"!!
Asteburua Cracovian pasatuko dut nire gurasoekin, Larunbat goizean irtengo gara eta Igande arratsaldean bueltatu. Itxura ona duen eta ondo kokatuta dagoen hostal batetan pasatuko dugu gaua. Gogoak ditut Krakow bisitatzeko!!!
Eskegi ditudan argazkietan: "Lodz-eko historia museoa", "Manufactura" eta erresidentzia ondoan dagoen parkea ikusi ahal dituzuen. Manufactura, esan nizuen bezala lantegi bat zen, oso-oso-oso handia eta lantegiaren jabeak "etxetxo" bat eraiki zuen lantegi ondoan, orain "historia museoa" dena, ikusi ahal duzuen bezala kriston eraikina da!!!!!!!!
Do widzenia!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
10 comentarios:
futbol partidu batera ere joan zaitezke, badirudi anbiente elegantea egon ohi dela jejejeje
http://es.youtube.com/watch?v=-q9VdjSv55c
Aupa Neka!
Ondo, ondo, argazkiak igo behar dira.
Bihar hitzegiten degu.
Wapaaaaaaaa!!! Zer moduz?? Ikusten dudanez oso ondo ;-) Ia gaur ondo publikatzen dudan komentarioa, pasandan egunean ez dakit zer egin nuen eta ezabatu zitzaidan. Gero email bat bidaltzen dizut, eta gauza gehiago kontatzen dizkizut. muuuuuuuuuuaaaaaaaaaackkkkkssssss!!
ZORIONAK IÑI!!!!!!!!!!!!!
MUSU!!!!!!!!
Pos no me he enterado de nada pero veo que hay ganas de contar cosas, google todavia no traduce euskera :S
nos vemos por clase!!
Las siguientes noticias las escribiré el bilingüe!!
Ez dot ondino berririk idatzi denpora askorik ez dekotelako!! Geur afarie dekogu Erasmusekoak erresidentzian!!!!
Escribe un poco!! Estamos ávidos de noticias :p
Bihar eguerdin al badezu deitu. Txintxo ibili.
ondo pasa parrandan, guk gaur daukegu kuadrilako afaria. ta bihar parranda berriz ere. iñigok facebook-a sutan utziko du igandean.
Publicar un comentario