domingo, 14 de septiembre de 2008

Gurasoak eta hotza Lodz-era heldu dira

ANGELA MARIA!!!! ZE HOTZA!!! Hezurretara sartzen dana, ta kendu ezin dana egun guztien bez!!

Atzo, arrasti partera, gurasoak Lodz-en zeuden, bidai ona izan zuten. Euskalteleko txirrindulariekaz jun ziren hegazkinean, aste honetan Poloniako bira baita. Maletak hotelan utzi ostean ta erresidentzia bisitau ostean, bueltaxka bat emotera ta afaltzera urten ginen . Gabaz goxo-goxo ein neban lo neure izaratan!!!

Lodz kolorea hartzen doie, eztot hain gris ikusten. Kontraste piloa dau zentroaldetik kanpoalderatz mugitzen bazara. Zentroaldean mugimendu piloa dau, bi merkatal zentru handi dauz. Bata lantegi bat izandakoa da, oso zaindua ta polito ipinita. Bestie eraikin barria da, ta alde moderno batetan kokatuta dau. Bestalde, zentroaldean be, 3.6 Km-ko luzera dekon kale batetan paseau ahal dozu, "Piotrkowska" kalea (guretzat "Pietroski" da, aitak holan esaten dau ta). Bertan tabernak, restauranteak, dendak, teatroa, bankuak...dauz (Lodz-eko "La gran vía"). Halan da be, gustura hartuko neban ur presiodun mangera bat ta eraikin guztiek garbitu!!!

Hirian tranbia edota autobuse hartu ahal dozu. Gu tranbian ibili gara, nahiko arin doie!!! Tranbia kotxeekin batera doie errepidean, ezta Bilbon bezala. Hemen kotxeak trenbideen gainetik juten dire, ta batzutan tranbia aurreratzen dabie be!!!

Hasieran jarri dodan bezala, negua heldu da. Arrastiko 6etatik aurrera ezin da kalean pareu. Jende gutxi ikusten da kalean ordu hoietan. Harrigarriena, helatu postu nahiko dauzela ta jendeak erosten dauzela!!! Gaztain postuak egon beharrean... helauak!!!!

Bizer polakoarekin hasten naz!! Kontekotzuet zelan moldatzen nazen hainbeste kontsonante batera leiduten!!

Geurko argazki batzuk igo dotaz, azkeneko argazkie ikusita, noren antza deko publizitateko tipoak? Iñaki Lopez baietz (Pasalo-ko aurkezlea)!!!

DO WIDZENIA!!!!!!!!!!(AGUR)

4 comentarios:

Iñigo dijo...

Argazki politak Neka! Aupa Iñaki Lopez!

Anónimo dijo...

aupa nekane!

gu segituan goaz ere! (29an) polako asko ikasi, zu izango zea gero ta gure bozeramailea! jeje ;)

ondo pasa ta laster arte!

ander

Anónimo dijo...

EPA POLAKA!!!
OINTXE IKUSIOT LENENGOZ ZEURE BLOG KOLORETXUE(LARROSATXUE),JEJE. ONDO DAU!
POLONIAKO INGURU GRISEK KOLOREZ JANZTEKO HAMEN NEKANUSEN BLOGA,JEJE.
MOSU HAUNDI BET ZORRONTZA PARTETIK!!
PAAAAA!!!!

Anónimo dijo...

Kaixo potxola!!!

Ikusten dot primeran zabizela poloniatik, gurasoen bisita, leku berriek esetuten...
Gaiñera hilabete bat Inglaterran egon ostien, la puta jefa inglesagaz jeje:)

Ondo ibili!!!

Musussssss