Atzo izandako bidai luzearen ondorioz Lodz-n nago. Gaueko 21:00 etan heldu nintzen, lehenengo inpresioa: HIRI GRISA. Autobus geltokia lantegi abandonatu bat da, eta inguratzen dituen eraikin guztiak zaharrak eta abandonatuak.
Unibertsitateko ikasle bat etorri zen nire bila, Michal, eskerrak!! Erresidentzia, banekien bezala, ezta 5 izarreko hotela. Logela nahiko ondo dago, esan didaten bezala zortea eduki dut erresidentziarekin, izan ere, dauden beste bi erresidentziak txarragoak dira!!! "Eztot gure pentseu bez zelakoak izango diren" . Beste Bilboko neskarekin konpartituko dut logela, bera irailaren 24an dator, beraz lehenengo 2 aste hauek bakarrik egongo naiz.
Unibertsitatetik idazten ari naiz, logelan interneta edukiko dut, tipo batekin hitzegin behar dut. Espero dut gabaz konexioa eukitea, ta orduen erresidentziako argazkiren bat eskegiko dut.
Gaur goizean Michalek unibertsitatea erakutsi dit, eta idazkaritzan egondu naiz papeleoak egiten. Gaurko eguna kaxkarra da, euria eta hotza (niretzat behintzat hotz egiten du, halere, jendea praka ta kamiseta laburretan doa, sandaliekin...)
Bihartik aurrera hiriari buruz gehiago idatziko dut.
Bihar lehenengo bisita dator: neure gurasoak!! Egia esan eskertuko dut bertan egotea. Gainera arropa gehiago ekarriko didate eta izarak ekartzea ere eskatu diet, ezin naiz erresidentziako izaratan sartu!!!
Portzierto LODZ, "wuch" esaten da!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
7 comentarios:
Neka, oroitu, ahal badezu atera argazki batzuk erresidentziari, ea horren desastrea den ikusteko.
iepa nekane, han jendeak ingelesa kontrolatzen du? Nere pixukidea izandako poloniarrak (portzierto Michal izena zuen berak ere) oso ondo hitzegiten zuen behintzat.
Portzierto, txirrindularitza gustatuz gero Irailaren 14tik 20ra Poloniako Itzulia jokatzen da. UCI Pro Tour lasterketa bat da eta Cadel Evans, Schleck anaiak, Samuel Sanchez bezalako txirrindulari apartek parte hartuko dute.
http://www.tourdepologne.pl/en/trasa.asp
zorrrontz!!!!!!
bruja, ondo zabizela jakitia barri ederra da. Golfekerietan kontuz ,ze polonian hotza ein arren odol berokoak dire eta!!
aupa athletic!
Kaixo potxola!
Ez kexkatu eguraldiagatik, hemen egun nahiko kaxkarra dekogu, ta zeru gris-grisa.
Ea argazkiak arin eskeiten dozuzen Polonia ezagutzeko.
Muxu asko!!!!
Epa!
Hemen gazteek inglesa badakite, zaharrak ez. Gaur adibidez, ondo moldatu naiz supermekatuen ingeleraz. Interneteko konexiorako kable bat erosi behar nuen eta ingelesez aritu naiz.
Txirrindularitzarena ez nekien, pena Lodz-etik ez direla pasatzen. Baia gurasoei komenteko dotziet, ta Cracoviara joan gaitezke edo beste herri batetara. Abisekotzuet baldin banoa.
Ah! Interneta erresidentzian ere dekot!
Zentral termiko polita Neka!
Neure gurasoak euskalteleko txirrindulariekin etorri dira hegazkinean!!
Hurrengo zapatuen Cracoviara joango gara ta karrera amaiera ikusikogu!!
Publicar un comentario