viernes, 26 de septiembre de 2008

PA PA AMA TA AITA (bye bye ama ta aita)

Konturatu barik asteburue heldu da ta gurasoak joan dire!!! Pena emon dozte!!! Egun onak pasatu doguz hirurok!!!

Pasadan asteburuen Cracovian egon nintzen gurasoekin. Pare bat egun gutxi da hiria ondo ezagutzeko, baia denbora nahikoa esateko, hiri zoragarria dala. Pena, eguraldi oso txarra egin ebala, eurie ta eurie.

Cracovia, Poloniako hiririk bisitatuena da, turistaz beterik dau . II. Mundu Gerran ez zan kalatetua atara, ikusgarriak diren eraikin errenazentiztaz gozatu daiteke. Ikustekoa da alde zaharra, non dozena bat museo ta 20 bat eliza dauden. Orokorrean, Poloniarrak oso katolikoak dira, elizara asko joaten dira. Elizatan jendeak kola egiten du konfesatzeko. Kalean mutil gazte asko ikusi genituen sotana jantzita, etorkizunean apaizak izango direnak.
Bestalde, Wawel-eko Gaztelua eta katedrala ere ikusgarriak dira. Lehen esan dodan bezala, asteburua labur gelditu zan, gauza asko ikusi barik bueltau ginen.
Cracovia bisitatzea gomendatzen dot!!!

Asteazkenean neure gelakidea heldu zan!!!! Lehenengo egunean esan doztien Bilbon ikasten duen Muskilagaz konpartituko nebala logela, baia ezta holan izan!!! Sevillan ikasten dauen Cordobesa bategaz nau logelan!!! Alicia deitzen da. Ondino eztot askorik ezagutzen, hurrengo baten konteukotzuet!! Beste 13 sevillano dauz, igual Sevillanak dantzatzen bueltatzen naz!!!

Atzo neure lehenengo farra bota neban. Portugaleko mutil baten urteguna ospatu gendun. 9.erresidentzian (ni 8an nau) afaldu ta gero tabernetara urten ginen. 50 bat lagun elkartu ginen!!! Oso ondo paseu neban!!!! Jende barri asko ezagutu neban!!!
9. erresidentzian Erasmuseko gehienak dauz, lehenengo pisuan dauz danak, anbiente asko dau pisu horretan, larregi!!! Geur, 7. erresidentziara jungo gara afaltzera, geur eztogu ezer ospatzen baia hara goaz!!!

Goizean Polakoko klasera jun naz, 4 pertsona bakarrik egon gara, jendea lotan gelditu da ta!!! Gogorrak izan dira 4 orduak!!! Intentsiboko klaseak amaitu direnez, restaurante batera bazkaltzera jun gara irakasleekin batera (bazkaltzeko jendea agertu da!!). Ni gero erresidentziara etorri naz siesta botatera!!!

Egie esan hemen eztago aspertserik!!!

Atzo eguzkie ikusi neban!!!! Tenperaturak apur bat igo dira!!! Astebururako ere eguraldi ona iragarrita dau!!!!

MUSU HANDI BAT DANONTZAT.

miércoles, 17 de septiembre de 2008

PRZEPRASZAM, NIE ROZUMIEN!!!

Denda, taberna eta kalean oso erabilgarria den esaldiarekin hasi naiz gaur. "BARKATU, BAINA EZ DUT ULERTZEN", polakoz esanda: "seprasan, ñe rosumien". Egia esan, neure amari mundu guztia hurbiltzen zaio ordua galdetzera edota hitzegitera, batez ere jende zaharra. Barregarria da amak ipintzen duen aurpegia.

Astelehenean hasi nituen Polakoko klaseak. Hiru taldetan banatu gaituzte, ta klase bakoitzean hamar bat gaude. Egunero hiru ordu terdiko klaseak ditugu, irakaslea oso ona da ta "kaña" sartzen digu!!! Gaur adibidez, lau orduko klasea eman du!!! Hasi hasieratik irakaslea polakoz aritu zen, gramatika erakutsi behar badigu ingeleraz egiten du, bestela dena polakoz.
Hiru egunetan gauza asko ikasi ditut: zenbakiak, nire burua aurkeztea (izena, nongoa naizen, ikasketak...), oinarrizko esaldiak kalean erabiltzeko, oinarrizko hitzak... Ah!! eta ALFABETOA: letra arruntak aparte, palito bat duten letrak daude, azentoa dutenak...
Adibidez, 3 "Z" ezberdin daude: normala, puntito batekin eta azento batekin, gainera "Z" letra idazterakoan ez zaio erdiko marra horizontala jarri behar.
Bestalde, kontsonante parejak ere soinu bat osatzen dute, ta ikasi behar!!! Egia esan, dibertigarriak dira klaseak!!!

Erasmus jendea ere ezagutu dut, Frantziarrak, Portugesak, Filandiarrak, Espainiarrak... Frantziarrak dira arazo gehien dutenak ahoskatzerakoan, batez ere "ge" soinuan, eztakite egiten!!! Denak batera ibiltzen gara, beraz, Ingelera ere praktikatzen dut. Oraindik erasmuseko jende asko falta da, gehienak datorren astean etorriko dira.

Gurasoak ondo daude, gehienetan erresidentzian bazkaltzen dugu ta bazkaldu ondoren irtetzen gara, goiz irten behar gara zerbait ikusteko, 18:00tarako gaba da eta. Asteartean, musika klasikoko kontzertu batera joan ginen, 2 ordutako kontzertua izan zen, oso polita izan zen. Lodz-en aukera asko daude musika klasikoko kontzertuak, ballet-a, antzerkiak... merke ikusteko.

Lodz-en gauza nahiko daude ikusteko, hiri handia da eta bere kaleetatik galtzea onena da hiria hobeto ezagutzeko. Parke asko daude, nire erresidentzia ondoan parke handia dago, urtxintxaz josita eta ahatetxoak dauden laku batekin. Aproposa da korrika egiteko, baia "ea nor ipinten dan praka laburretan hemen"!!

Asteburua Cracovian pasatuko dut nire gurasoekin, Larunbat goizean irtengo gara eta Igande arratsaldean bueltatu. Itxura ona duen eta ondo kokatuta dagoen hostal batetan pasatuko dugu gaua. Gogoak ditut Krakow bisitatzeko!!!

Eskegi ditudan argazkietan: "Lodz-eko historia museoa", "Manufactura" eta erresidentzia ondoan dagoen parkea ikusi ahal dituzuen. Manufactura, esan nizuen bezala lantegi bat zen, oso-oso-oso handia eta lantegiaren jabeak "etxetxo" bat eraiki zuen lantegi ondoan, orain "historia museoa" dena, ikusi ahal duzuen bezala kriston eraikina da!!!!!!!!

Do widzenia!

domingo, 14 de septiembre de 2008

Gurasoak eta hotza Lodz-era heldu dira

ANGELA MARIA!!!! ZE HOTZA!!! Hezurretara sartzen dana, ta kendu ezin dana egun guztien bez!!

Atzo, arrasti partera, gurasoak Lodz-en zeuden, bidai ona izan zuten. Euskalteleko txirrindulariekaz jun ziren hegazkinean, aste honetan Poloniako bira baita. Maletak hotelan utzi ostean ta erresidentzia bisitau ostean, bueltaxka bat emotera ta afaltzera urten ginen . Gabaz goxo-goxo ein neban lo neure izaratan!!!

Lodz kolorea hartzen doie, eztot hain gris ikusten. Kontraste piloa dau zentroaldetik kanpoalderatz mugitzen bazara. Zentroaldean mugimendu piloa dau, bi merkatal zentru handi dauz. Bata lantegi bat izandakoa da, oso zaindua ta polito ipinita. Bestie eraikin barria da, ta alde moderno batetan kokatuta dau. Bestalde, zentroaldean be, 3.6 Km-ko luzera dekon kale batetan paseau ahal dozu, "Piotrkowska" kalea (guretzat "Pietroski" da, aitak holan esaten dau ta). Bertan tabernak, restauranteak, dendak, teatroa, bankuak...dauz (Lodz-eko "La gran vía"). Halan da be, gustura hartuko neban ur presiodun mangera bat ta eraikin guztiek garbitu!!!

Hirian tranbia edota autobuse hartu ahal dozu. Gu tranbian ibili gara, nahiko arin doie!!! Tranbia kotxeekin batera doie errepidean, ezta Bilbon bezala. Hemen kotxeak trenbideen gainetik juten dire, ta batzutan tranbia aurreratzen dabie be!!!

Hasieran jarri dodan bezala, negua heldu da. Arrastiko 6etatik aurrera ezin da kalean pareu. Jende gutxi ikusten da kalean ordu hoietan. Harrigarriena, helatu postu nahiko dauzela ta jendeak erosten dauzela!!! Gaztain postuak egon beharrean... helauak!!!!

Bizer polakoarekin hasten naz!! Kontekotzuet zelan moldatzen nazen hainbeste kontsonante batera leiduten!!

Geurko argazki batzuk igo dotaz, azkeneko argazkie ikusita, noren antza deko publizitateko tipoak? Iñaki Lopez baietz (Pasalo-ko aurkezlea)!!!

DO WIDZENIA!!!!!!!!!!(AGUR)

viernes, 12 de septiembre de 2008

HELDU NAIZ.

Atzo izandako bidai luzearen ondorioz Lodz-n nago. Gaueko 21:00 etan heldu nintzen, lehenengo inpresioa: HIRI GRISA. Autobus geltokia lantegi abandonatu bat da, eta inguratzen dituen eraikin guztiak zaharrak eta abandonatuak.

Unibertsitateko ikasle bat etorri zen nire bila, Michal, eskerrak!! Erresidentzia, banekien bezala, ezta 5 izarreko hotela. Logela nahiko ondo dago, esan didaten bezala zortea eduki dut erresidentziarekin, izan ere, dauden beste bi erresidentziak txarragoak dira!!! "Eztot gure pentseu bez zelakoak izango diren" . Beste Bilboko neskarekin konpartituko dut logela, bera irailaren 24an dator, beraz lehenengo 2 aste hauek bakarrik egongo naiz.

Unibertsitatetik idazten ari naiz, logelan interneta edukiko dut, tipo batekin hitzegin behar dut. Espero dut gabaz konexioa eukitea, ta orduen erresidentziako argazkiren bat eskegiko dut.

Gaur goizean Michalek unibertsitatea erakutsi dit, eta idazkaritzan egondu naiz papeleoak egiten. Gaurko eguna kaxkarra da, euria eta hotza (niretzat behintzat hotz egiten du, halere, jendea praka ta kamiseta laburretan doa, sandaliekin...)

Bihartik aurrera hiriari buruz gehiago idatziko dut.

Bihar lehenengo bisita dator: neure gurasoak!! Egia esan eskertuko dut bertan egotea. Gainera arropa gehiago ekarriko didate eta izarak ekartzea ere eskatu diet, ezin naiz erresidentziako izaratan sartu!!!

Portzierto LODZ, "wuch" esaten da!